Berriro gertatu da Marokoko Polizia eta Armadaren eskutik. Kasu honetan Al Aiunen eta gertu dagoen saharraren akanpaleku batean: igandean Elgarhi Nayem gaztea hil zuten tiroz eta ordutik hona dozenaka zauriturik dago. Herrialde boteretsuen konplizitatearekin, Marokoko gobernuak nahi duena egiten jarraitzen du Mendebaldeko Saharan: aipatu guztia dela kausa, egunotan elkarretaratzeak egiten ari dira, Bilbon besteak beste, Eneko Calle RASD Otsailak 27 Koordinakundeko kideak kontatu duenez.