Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat argitaratu zuten, eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak. Oier Asla batu zaigu irratira eta berarekin batera ezagutu dugu lana.
Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da berriro datorren astelehenean, otsailaren 6an, “Txistu mundua eta Martina” ikuskizunarekin. Ohi bezala, hitzordua OD aretoan izango da, 19:00etan. Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta […]