POTTO: Suhuskuneko bertso-afaria eta Igor Galartzarekin solasean

Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean).
Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara.
Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren harira; badator bertso-uholdea!
Usurbilen martxoaren 4an izan zen saioari ere kukua egongo diogu eta martxoaren 5ean, baina 1936. urtean, gertatutakoa ekarri (Matxitxakoko itsas bataila)
On egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Lotsak kanpora

lr. Mar 11 , 2023
Zuei lotsa ematen dizue zeozer ondo egiten ez dakizuenean? Helduei normalean bai, eta horregatik gaur amamak eta Ilargik amari lagundu diote etxerako lanekin, euskaltegian dabil euskara ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230311_gaurezdagoeskolarik_euskaraldia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak