Bilboko BBK Aretoak eta La Otxoak arrakasta handia lortu dute Aste Nagusian: Agur Otxoa Feroz antzezlana Ostiralean aurre estreinatu zen, eta dagoneko emanaldi guztiak beteta daude. Agur Otxoa Feroz Jose Antonio Nielfaren bizitza kontatzen digu. Unai Izquierdok idatzia eta Getari Etxegaraik zuzendua, muntaiak lau antzezle ditu (Izquierdo eta Etxegarai berak, baita Gemma Martinez eta Arnatz Puertas ere), La Otxoaren eta bere bizitzako pertsonaien azalean sartzen direnak.Jose Antonio Nielfa bera da bere abestiak zuzenean abesten dituena, ekintzan tartekatzen direnak bere bizitzako eta ibilbideko une zehatzak irudikatzeko.
Deskargatu hemen.

