Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, 17:30etan abiatuko da Jesusen Bihotza plazatik.
Aste honetan Argiak ale berezia kaleratu du, monografikoa, Palestinari buruzkoa. Gai asko landu dituzte, hiru ekarri ditu Gorka Peñagarikanok. Jaldia Abubakra-ri eginiko elkarrizketa. Errefuxiatu palestinarra da, askapen mugimenduko kidea, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Gazako tunelak, ospetsuak egin dira Israeli aurre egiteko erabiltzen ari delako Hamas. Aurrera begiratua: zein […]