BEHIALAKO EGUN BATEZ: Nakba eguna

Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakba eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo “hondamendia” ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen sorrera prozesu bortitza izan zen eta, mugimendu sionistaren asmoak betez, ehunka mila palestinar beren sorterritik -behartuta- kanporatzea ekarri zuen, gehiengo juduko estatu bat ezartzeko.

1947 eta 1949 artean, 1,9 milioi biztanletik gutxienez 750.000 palestinar errefuxiatu bihurtu zituzten estatu judu aldarrikatu behar zuten horen mugetatik kanpora bidaliz. Indar sionistek Palestina historikoaren lurren ehuneko 78 baino gehiago hartu zuten, 530 herri eta hiri inguru suntsitu eta etnikoki garbitu zituzten, eta 15.000 palestinar inguru hil zituzten ankerkeria ugaritan, tartean 70 sarraski baino gehiago. 1948ko maiatzaren 15a Nakba oroitzeko egun ofiziala bada ere, talde sionista armatuek askoz lehenago abiarazi zuten palestinarrak bortxaz egozteko prozesua. Izan ere, maiatzaren 15erako, lanaren erdia egina zuten: palestinar errefuxiatu guztien erdia jada  beren herrialdetik indarrez kanporatua zuten ordurako. Israelek palestinarrak zapaltzen eta desjabetzen jarraitzen du gaur egun, Nakba garaian baino modu ez hain esplizituan batzuetan, eta are bortitzagoan besteetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Federiko Krutwig sortu zen

og. Mai 15 , 2025
Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu […]

Honekin lotuak