Anodni Ollokiegik bere bigarren lan luzea aurkeztuko du osteguneak Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Olloki bezela sinatzen duen lehen diskoa da eta berak azaldu digunez, pertsonalagoa ere bada. Hainbat estilo uztartu ditu oraingoan ere eta horiek guztiek Olloki osatzen dutela aitortu digu. Irratian, gurean, izan da, abestiak nola sortzen dituen kontatu digu eta elkarrizketa amaitzeko abesti bat jo du gitarrarekin. “Alienatuta” lanaren aurkezpen kontzertua ostegunean izango da, Kafe Antzokian 20:15ean.
Deskargatu hemen.

