Olloki ostegunean Kafe Antzokian

Anodni Ollokiegik bere bigarren lan luzea aurkeztuko du osteguneak Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Olloki bezela sinatzen duen lehen diskoa da eta berak azaldu digunez, pertsonalagoa ere bada. Hainbat estilo uztartu ditu oraingoan ere eta horiek guztiek Olloki osatzen dutela aitortu digu. Irratian, gurean, izan da, abestiak nola sortzen dituen kontatu digu eta elkarrizketa amaitzeko abesti bat jo du gitarrarekin. “Alienatuta” lanaren aurkezpen kontzertua ostegunean izango da, Kafe Antzokian 20:15ean.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #232: Amy Allen, Fat Dog, The Dare, The Heavy Heavy, Foster The People, MJ Lenderman

ar. Ira 24 , 2024
Amy Allenek ibilbide oparo eta distiratsua dauka. Hainbat artistarekin egin du lan. Bere izenarekin sinatutako azken diskoan, zeinak Amy Allen izenburuarekin kaleratu duen, nahiz ez den argitaratzen duen lehena. Soinuen kaleidoskopio bat dago diskoan behin eta berriz agertzen dena, eta ez zaude oso ziur Allenen ahotsa edo sintetizadorea den; izan […]

Honekin lotuak