Euskara ikasteko matrikulazioa oraindik zabalik da

Euskaltegiek urrian hasiko dute 2024-2025 ikasturtea eta euskara ikasteko ikasten hasi edo jarraitzeko matrikulazioa oraindik zabalik dago. Isa Isazelaia izan dugu irratian, Gabriel Aresti Euskaltegiko arduradunetako bat, eta berarekin aritu gara euskaltegiaren eskaintza eta doakotasunari buruz. Isak azaldu du sektoretik egiten duten eskakizun nagusia doakotasuna dela; hau da, dirurik ez aurreratu behar izatea eta euskara ikastea %100 doan izatea. Bestalde, azaldu du Gabriel Aresti euskaltegian 8:00etatik 22:00etara egunero eskaintza zabala dagoela, hainbat intentsitatekoa gainera. Argi adierazi du taldeak osatzen ari direla eta matrikulazioa oraindik zabalik dagoela. Matrikulazioa Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunean ala 944237591 zenbakian.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Manteroen aurkako jazarpena asteon ARGIAn

ol. Ira 27 , 2024
ARGIA astekariaren errepaso berezia egin dugu gaurkoan Gorka Peñagarikanorekin. Izan ere, Gorka Donostian dago Zinemaldiko Sail Ofiziala jarraitzen eta, oro har, Zinemaldia izan dugu hizpide. Ikusi dituen pelikula guztietatik lau gomendatu ditu Gorkak: Bound in Heaven, Los Destellos, On Falling eta El hombre que amaba los platos voladores. ARGIA astekariaren […]

Honekin lotuak