ZIENTZIALARI #130: Fisioterapiaren eragina endometriosiak sortzen duen mina arintzeko (Ismene Rodriguez)

Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina aztertu du Ismene Rodriguez fisioterapeutak eta azterlan horren emaitzak Ekaia aldizkarian argitaratu ditu, Izaro Esain, Iraia Bidaurrazaga-Letona, Miriam Urquiza eta Iratxe Duñabeitia kideekin batera. Berarekin mintzatu gara, gaixotasun hau hobeto ezagutzeko eta fisioterapiak mina noraino arindu dezakeen jakiteko. (Argazkia: Nephron, CC lizentzia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Osasun ituna kolokan Argia astekarian

og. Ots 13 , 2025
Azaletik abiatu dugu Argia astekariaren errepasoa. Osasun Ituna lantzen ari da Jaurlaritza, mahai handi bat dago, baina gero eta ahulago, kolokan… Gaiari buruzko erreportajea landu dute astekarian. Adimen artifizialen ingurko erreportajea ekarri dute Nethurbil atalera. Kultur tartean musika izan dute hizpide. Musika kolektiboak, Araban zentratuta. Azken hamarkadan Zuk Zeuk Egin […]

Honekin lotuak