Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioa egingo da Seguran, ekainaren 27tik 29ra. Bertan, Euskal Herriko 15 eta 25 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute dantza tradizionalaren belaunaldi arteko erreleboaz hausnartzeko eta komunitate sentimendua indartzeko. Topaketarako izen-ematea otsailaren 24tik martxoaren 21era egongo da zabalik. Informazio gehiago nahi dutenentzat, otsailaren 18an online informazio-saio bat egingo da. Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zen, euskal dantza, musika eta ohiturak sustatu eta babesteko helburuarekin.
Deskargatu hemen.

