MUSIBLA #249: Kathryn Mohr, Nilüfer Yanya, Nor naiz, Sun Kill Moon, Uger

Kathryn Mohr-en azkeneko diskoa Islandiako kostalde urrun bateko biltegi abandonatu batean grabatutako disko bat da, horrek jada testuinguru erakargarria da ni bezalako frikientzat. 90eko hamarkadako homerecording joera erakusten du, estudio txiki eta pertsonaletan musika grabatzeko joera, alegia. Mohr-en musikan giza-zarata entzuten da, bizitzaren pausu ozena. Testura lakarretan barneratuko zarete disko honi, Waiting Room, aukera ematea erabakitzen baduzue, eta ez zaizue damutuko. Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako izen sendoenetako bat bilakatzeko, lirikoki zein instrumentalki bere estiloa fintzen joan da grabazio berri bakoitzean. Aurreko diskoak baino zabalagoa eta garbiagoa den My Method Actor grabazioak lurralde barnerakoi eta bakartzailetara eramaten gaitu. Beste disko bikain bat. Nor naiz taldeak lehen diskoa atera zuen 2020an. Izen bereko grabazio hartan rock zuzen eta ongi egina erakutsi zuten. Rockaren urrezko garaiotara eramaten gaitu euren grabazio hark, hiru kideko banda zuzen eta dotorea. Sun Kill Moon taldea 2018an ezagutu genuen beren This Is My Dinner disko biribilarekin. Orain All The Artists grabazio berriarekin datoz. Abesti narratibo eta obsesiboak. Uger taldearen txanda da orain. Zer esan Bilboko talde honi buruz? Soinu “ugerra” duela, izugarri erakartzen nauena, eta ezohiko maiztasuna lanak kaleratzeko. Gaur Amaiera bat diskoa hautatu dugu, baina edozein izan zitekeen, denetan baitago giro uger kateatzaile hori. Disko oso gomendagarria dela esatera nindoan, baina hobeto talde oso gomendagarria dela esaten badut. Eta bukatzeko Eels taldearen azkena: Time.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu Arren!

ol. Api 4 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_agenda_keparen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Honekin lotuak