Turistifikazioa asteon ARGIA astekarian

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, turistifikazioa. Erreportaje sakona egin dute; izan ere, jardunaldi batzuk egin ziren apirilean Bartzelonan, eta mundu mailako zonalde turistikoenetan eredu horren aurka ari diren herritar taldeak elkartu ziren bertan. Barrualdean, Mikel Ayestanari elkarrizketa. Palestinaren gaineko liburua argitaratu du eta hori izan dute mintzagai. Bukatzeko, Maialen Berastegi eta Isabel Etxeberriari elkarrizketa. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumak 10 urte bete ditu eta arduradunak dira biak.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA:Palestinaren aldeko mugimenduak Israelen nazioarteko harremanak etetea eskatzen du

ol. Mai 30 , 2025
Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldi hasi zenetik, eta dirudienez gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek. Israelek Gazan eta lurralde okupatuetan daraman eraso militarraren eta genozidioaren aurrean, hainbat gobernu onartzen hasi dira ezin dela normaltasunik egon Israelek ez badu […]

Honekin lotuak