Muduko arrozetan komunitatea ehuntzen, saioa berezia entzungai

 

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. Igelekin hasi gara, Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeko kidea da. Pozak eta eta gorabeherak kontatu dizkigu “Munduko arrozen irrati ofiziala” garela esan digu txantxa artean, hainbat urtez hemen urtero-urtero ibili garelako.


Auzoa ezagutzeko bertan bizi direnen ahotsak jaso ditugu, gurean ezagunak diren hiru lagun batu zaizkigu. Auzoko hiru bizilagunen testigantzak ekarri ditugu: Olatz Gorrotxategi, Imanol Alvarez eta Eneko Axpe. Hiru ikuspegitatik bakoitzak auzoan bizitzeko bere motiboak eta hainbat pasadizo ekarri dizkigute. Imanolek haurtzarotik ezagutzen du auzoa, eta denborarekin bizitako aldaketak gogoan ditu. Garai batean, San Frantzisko kalea kabaretez beteta zegoen; “La Gran Vía obrera”, Olatzek esan bezala. Eneko, berriz, Londresko auzo anitz batean bizi izan ostean, argi zuen halako giro askotariko batean bizitzen jarraitu nahi zuela, eta horregatik etorri zen hona. Olatzek azaldu digu eguneroko bizitzan hesiak eta mugak izaten ditugula beste  batzuekin harremanak izateko orduan, baina egun hau aukera paregabea da muga horiek apurtu eta elkarrekin konektatzeko.

Plaza honetan dagoen Sarean guneko Iker dugu orain gurekin, elkartearen ingurukoak kontatzen. Gaurko giro ederra gorabehera. Sareanek antolatzen duen ekimen handiena Gau irekia da. Jaialdi parte hartzaile erraldoia ziaten da. Ikerrek kontatu digun moduan une honetan Gau irekia eta beste ekimen batzuk kolokan daudela.

Pascal BizkaiSida elkarteko kidea dugu, duela 8 urte gurera heldu zen txiletarra dugu, euskaraz primeran moldatzen den belarriprest prestua. Elkarteak egiten duen lana zein den kontatu digu.

Zehar euskadi elkartearen izenean Eneko etorri zaigu, Mohamed eta Musta lagunekin. Mohamed kamerundarra dugu eta Musta Marokoko Atlasekoa. ZEHARetik errefuxiatu estatusa tramitatzeko jaso duten laguntza eskertzeko aprobetxatu dute elkarrizketa.

Maite Sarasolak urtebete inguru darama soilik auzoan, baina auzoan euskaraz ekimenak antolatzen ari den taldean dabil, auzoan eragiten eta GUKA bilbon ekimenaren barruan. Bihar 12:30ean mintzodromoa egingo dute Bilbo Zaharreko plazan.

Saioa osoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #399: [Applek ez du oso ondo ulertu gardentasunarena]

al. Eka 16 , 2025
Azken bi aste hauetako berri nagusienak izango dira protagonista gure denboraldiaren azken ohiko saioan. Batetik, Applek sistema eragile berriak aurkeztu ditu WWDC ekitaldian, haien gailu eta plataformen artean dauden ezberdintasunak desagerrarazteko nahian. Horrekin batera, diseinu berria aurkezt dute, Liquid Glass izenekoa, sistemaren ikono eta elementu guztiak gardenak egiten dituena. Bestetik, […]

Honekin lotuak