ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea osatu du Garazi Zabaletak. Bukatzeko, turitifikazioa. Oraingoan, Costa del Solera jo dute gaia lantzera eta hango turitifikazioaren aurkako plataforman dabilen Ana Geranios elkarrizketatu dute.
Deskargatu hemen.

