Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Gaurkoan Ume Alaia elkartea ezagutu dugu eta bertan gizarte langilea den Oihanarekin aritu gara solasean. Ume Alaia elkartea 2001. urtean sortu zen adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde bati esker. Oihanak argi utzi digu adopzioa babes neurria dela eta garrantzitsuak direla adopzioa aurreko momentuak.
Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez […]