Urte berri on!
Ikasturtearen aurreneko saioa entzungai; POTTO irratsaioaren aurreneko kolpea.
Bizkaiko Udagoieneko fasearen lehenengo saioa izan genuen Urdulizen, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan.
Aitor Bizkarra izan zen garaile 518,5 puntu bilduta, kantu-diktadura betean; bigarren Izaro Bilbao TAKETeroa izan zen, 451 puntu biribil bilduta eta ondoren sailkatu ziren Mikel Retolaza, Koldo Gezuraga eta Garazi Navarro: 447, 446,5 eta 445 puntu bilduta hurrenez hurren. Seigarren izan zen Garikoitz Sarriugarte
Datorren astean, Lekeitio Mungia izango ditugu zain.
Deskargatu hemen.