Bilboko Alde Zaharreko bizilagunek Mazabi funts putrea salatu dute: “Atera zuen negozioak gure etxeetatik”

Bilboko alde zaharrean gero eta zailagoa da bizitzea. Etxebizitzaren prezioak etengabe gora doaz, alokairuak ere gora egin dute nabarmen, eta funts putreen negozio goseak auzoaren bihotzera ere egin du jauzi. Mazabi funts putreak bloke osoak eta beheko solairuak erosi ditu, coliving, denboraldiko alokairu edo etxe turistiko bihurtzeko asmoz. Bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, agerraldia egin zuten , Zabalbide eta Santos Juanes kaleetan gertatzen ari dena zalatzeko. Auzokideak bi mezu nagusi zabaldu zituzten: batetik, funts putreei esan zieten ez dituztela nahi auzoan; bestetik, Bilboko Udalari eskatu zioten politika publikoak aldatzeko eta etxebizitza negozioaren logikatik babesteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #266: Maddi, BC Camplight, Olaia Inziarte, Big Thief, Sparks, Portugal. The Man, Hurray for the Riff Raff

az. Urr 8 , 2025
Amaitasuna Lizarran bizi den Maddi Etxeberria artistaren lehen diskoa da, artista gisa Maddi izena erabiltzen du. Artista ugarirekin kolaboratu ondoren, orain zazpi abestiko lana aurkezten du. Delikatua baina indartsua, lotsagabe eta freskoa. Letretan eta lerro bokaletan oso errotuta dago disko berezi eta interesgarri hau. BC Camplight proiektuaren atzean Brian James […]

Honekin lotuak