Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Grebak eta lanuzteek jarraipen zabala izan dute industrian eta hezkuntzan, eta zenbait enpresatan produkzioa eten behar izan da. Eguerdian manifestazioetara dozenaka mila pertsona elkartu dira, aldarri argiekin: “Israeli boikot, Palestina askatu”. LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek manifestazio bateratuak egin dituzte hiriburuetan eguerdiko 12:30ean. Bilboko manifestazioa abiatu aurretik adierazpenak egin dituzte sindikatuetako ordezkariek. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak lanuzte eta greba deialdiak izandako arrakasta nabarmendu du:.

