Mria Rivero kantari eta sortzailea etorri zaigu, bere ibilbidean lan berri bat gehiru du. Gaur bertan bakarkako hirugarren lana aurkeztu du “Bilau” deiturikoa. Urte bete ibili da lan honetako kantuak sortzen. Bilau ez da soilik abesti bat, Maria Riverok dionez diskoaren arima bera da. Leire Ugadik idatzitako idatzak dira. Diskoa Jagoba Ormaetxearekin egin du. Saioaren bigarren atalean Inge Mendioroz eta Idoia Garzesek Lurdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala izan dugu hizpide. Lurdes Iriondo ez zen soilik Ez Dok Amairuko emakume bakarlari bakarra. Abeslaria, idazlea eta irakaslea izan zen; euskararen eta kulturaren transmisioan erreferente handia. Bere garaian ausardiaz oholtzara igo zen, eta haren ahotsa, urteekin, isilarazi edo ahaztu egin dela dirudi.
Deskargatu hemen.

