NORBAIT HIL DA HEMEN: 39

Birkit sortzailearekin egon gara gaur eta esateko asko egon da elkarrizketan, baina ordua azkar pasa zaigu bitartean. Sortutako azken EP-aren inguruan hitz egiten hasi, eta inguratzen gaituzten hainbat emakumerekin amaitu dugu solasaldia. Azpimarratutako artista horien artean, Kim Gordon, Kim Deal, PJ Harvey, Anari, Paule Bilbao (Arima), Sara Zozaya, Rakel Arnaiz (Caballo Muerte) eta Nize taldea egon dira, eta haien kanta batzuk entzun ditugu, beti bezala. Kontzertuen eszenari buruz ere aritu gara, eta Birkitek urtarrilean hainbat data dituela ohartarazi digu, beraz animatu zuzenekoaz gozatzera! Segi dezagun elkar zaintzen, gure artean ez bada, nola bestela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Euskaraz bizitzeko euskal errepublika', aldarrikatu dute Durangon

az. Aza 26 , 2025
Abenduaren 6an Durangoko kaleak berriro beteko dira, Euskal Herrian Euskaraz taldeak “Euskaraz Bizitzeko, Euskararen Errepublika” lelopean manifestazioa deitu du. 30 eragilek baino gehiagok dei egin dute mobilizazio nazionalean parte hartzera. Garai ilun eta korapilatsuetan, hizkuntza-larrialdiaren alarma piztuta dutela ohartarazten dute: gure egunerokoan euskaraz bizitzeko eskubidea ez dago bermatuta, eta estatuen […]

Honekin lotuak