Guggenheim Urdaibai Stop plataformak “Urdaibaiko sakrifizioa” film laburra aurkeztu du Durangoko Azokan. Galder Irusta zuzendariak zuzendu du film laburra. Eider Gotxirekin aritu gara solasean eta kontatu digu filmak egoeraren errealitatea kontatzen duela. Bestalde, auziaren azken nondik norakoak ere kontatu dizkigu Eider Gotxik eta argi utzi du lanean jarraituko dutela.
Gurekin dago Laura Mintegi idazlea. “Akabo” nobela berria plazaratu du txalaparta argitaletxearekin, Aspaldi zen Laurak ez zuela argitaratzen, ia 20 urte nahiz eta irakurri diogun idatzi beti idazten duela. Bikote harreman baten bilakaera kontatzen digu, traizioak, botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251208_laura_mintegi_akabo.mp3 Deskargatu hemen.