Bilbo eraldaketa betean: Mina espazioaren arrastoa aztertu dugu Ander Lipusekin, 30 urte geroago

Gaurkoan Bilbora begira jartzen ari gara, duela 30 urte, Kafe Antzokiak ateak ireki zituenean, botxoa nolakoa zen ikusteko. Bilboko metroa martxan jarri berria zen, Guggenheim museoaren obrak abian ziren… eraldaketa giroa sumatzen zen hirian. Garai hartan, 1997 urtean, Labayru kalean Mina espazioa ireki zuen artista talde batek. Kultura alternatiborako lekua izan zen Mina, 2000. urtera arte egon zen irekita eta, oztopo ugariren ostean, ateak itxi behar izan zituen. Aitortu behar dugu arrastoa utzi zuela proiektuak. Ander Lipus aritu zen buru-belarri Mina espazioa eta bera gonbidatu dugu gaurko saiora, Mina espazioaren ibilbideaz solastatzeko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GUKA mugimendua: Bilbo, euskaldun gehien dituen hiria… euskaraz bizi ezin duena

ar. Abe 16 , 2025
Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu oraingoan. 350.000 biztanle dituen hiria da Bilbo, horietatik, 100.000 inguru euskaldunak, eta honek, asko edo gutxi, euskaldun gehien dituen eremu geografiko gisa kokatzen du Bilbo. Hala ere, eguneroko egoerek eta emozioek ez dute gezurrik esaten, Bilbo ez da hiri atsegin bat euskaldunontzako. Bilbon […]

Honekin lotuak