Karlos Renedo batu zaigu saiora eta, berarekin batera, hiriak azken hiru hamarkadotan izan duen eraldaketa aztertu dugu. Industria hiria izateari utzi zionetik ez da etenik izan. 90eko hamarkadaren hasieran hasi ziren benetako eraldaketarekin: eraikin industrialak eraitsi eta Bilbo berri bat eraikitzeko apustua egin zuten instituzioek.Gaur, 30 urte geroago, eraldaketa hori guztia sinbolizatzen duten bi irudi paregabe ditugu: Iberdrola dorrea eta Guggenheim museoa. Hiri industrial hura atzean utzi, eta zerbitzu hiria bihurtu da Bilbo. Itxura aldaketa hori aztertu dugu Karlos Renedo arkitekto eta zinegotziarekin.
Deskargatu hemen.

