1995. urtean, metroa inauguratzeaz gain, bestelako Bilbo bat amesten zuten zoro batzuek, Bilboko erdigunean, euskara ardatz izango zuen proiektua zabaldu zuten. Zenbat Gararen ekimenez ireki zituen ateak Kafe Antzokiak. Egun berezi hau ERROBI taldearen agur kontzertuarekin ospatu dute, izan ere, lapurtarrek Bizkaian eskainiko duten azken emanaldia izango da gaurkoa. Euskal kulturan eta musikagintzan mugarri izandako taldea dugu Errobi, eta gurekin izan dugu Anje Duhalde, berak Mixel Ducaurekin osatutako taldeaz mintzatzen eta hain ondo ezagutzen duen Kafe Antzokiaz ere solastatzen.
Deskargatu hemen.

