HAUXE GURE LURRA: Lurra eta askatasuna, berriro ere

Askapen faltsuak aldarrikatzen ibili gara urte luzez, bizitzaren zama materialetik libre egotea, beste gauza batzuk egin ahal izateko, baina horren ondorio ekologiko sostengaezinak kontuan hartu gabe formulatu dira aldarri horiek. Aurelien Berlan idazlearen Autonomía y subsistencia. Una teoría ecosocial y materialista de la libertad liburua ekarri digu Josuk hizpidera. Liburu hau, irakurketa interesgarria izateaz gain, garrantzitsua da, gure garaiko eztabaida eta praktika urgenteen gako erabakigarri eta, oro har, baztertuari erreparatu diolako: krisi ekosoziala gainditzearen, biziraupen materialaren eta askatasunaren erabileraren arteko harremana aztertzen du.

Autonomiak eta biziraupenak «beharraren erreinua» eta «askatasunaren erreinua» artifizialki zatitzea salatzen du Berlanek bertan, gizaki batzuei (emakumeak, nekazariak, langileak, migratzaileak…) bizirauteko lanak (eskuzko lana, ugalketa-lana eta zaintza-lana) inposatzeko balio izan dien koartada gisa, beste batzuek askatasuna (pentsatzekoa, sortzekoa edo gozatzekoa) egikaritu zezaketen bitartean. Zatiketa horrek, ezkerraren kasuan, gaur egun jasanezinak diren ilusio teknologikoen itxura hartu zuen, gizateria osoa emantzipatuko luketenak, eta gaur egun, emantzipazioari dagokionez, ez da batere eraginkorra. (irudia: Wikimedia Commons).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Trabeskalea: Euskara espazio transfeministatan aztergai

og. Urt 22 , 2026
Eguberrietako oporretatik bueltatu gara eta aspaldian kezkatzen gaituen gai bat aukeratu dugu urte berria hasteko. Transfeminismoa, hitzak berak adierazten duen bezala, transbertsala izan behar da, eta zapalkuntza guztiak artikulatu egin behar dira. Euskal Herrian euskaldunok bizi dugun zapalkuntzetako bat da ezin garela euskaraz bizi eta ulertzen dugu hori ere mugimendu […]

Honekin lotuak