Josuk gaurkoan, “ekaitz perfektua” kontzeptuari erreferentzia eginez, bizi dugun beroaldi klimatikoaren eta mendiaren hustiaketaren ondoriozko sute perfektuak ekarri ditu hizpidera. Beroaren ondoriozko lehortea, “seigarren belaunaldiko” suteak eta haien ondorioak: zizak ez dira agertzen, ezta basoetan dauden izaki anitz ere; baso primarioak desagertzen dira, pinu eta eukaliptu landaketek ordezkatzen dituzte, eta […]

Klima aldaketari aurre egin beharra dela eta, ezarritako helburuetara iristeko, estatuek diruz lagundutako transizio energetikoaren harira, negozioak egiteko aukera berriak sortu dira eta inbertsoreak sartu dira lehian. Badirudi, hala ere, baimenak eta dirulaguntzak lortzeko baldintzak oso asimetrikoak izango direla: korporazio handiak, erregai fosilen eta energia nuklearraren aldeko apustua egin dutenak […]

Sarrikoko fakultatean izandako liburu-aurkezpen bat hizpide izan dute Josu Larrinagak eta Iñaki Barcenak. Ekosozialismoaren inguruko liburua zen, Las cenizas de Prometeo, Quim Semperek idatzia. Aurkezpen-ekitaldian bertan present zegoen pianoa bezala, denok hurbiltzen ikusten dugun kolapsoa dago ostertzean, geldiezina dirudien eta etsipenez onartzen duguna, etengabeko hazkundeari uko egin ezin… ala nahi […]

Giza naturaren inguruko saio sorta hau abiatu genuen giza-izaeraren inguruko 13 teoria aipatzen dituen liburuaren harira eta, gaurkoan sorta amaitzeko, teoria feministatik giza natura nola aztertu den azalduko dugu labur-labur. Charlotte Witt filoso feminista aristotelikoaren eskutik datorrena aipatuko dugu, hala ere, Aristotelesen filosofian bertan patriarkatuaren orbana agerikoa da, greziar filosofoentzat […]

Ekologismoaren inguruko ikuspegi zenbait aztertu ditugu azkenaldion. Gaurkoan ekologia politikoa izango dugu hizpide, izan ere, Josuk eta Iñakik Ekopol ikerketa taldean parte hartzen dute, bi kontzeptuak uztartzen dituena. Katalunian ekoiten den aldizkari baten izena ere bada Ecología Política, eta Iñakik aspaldion parte hartzen du aldizkari horretan. Soziologia eta sozialismoa inork […]

Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten […]