Sopelako 4ekin 1 plataformak mobilizaziora deitu du larunbaterako, lau auzipetuei babesa adierazteko

Guztira 32 urteko espetxe zigorra eta 112.400 euroko isuna. Zigor eskaera hori egin dute  lau sopeloztarrendako, joko areto baten kontrako ekinaldi batzuetan parte hartzea leporatuta. 2021ean hasi zuten bide judiziala eta epaiketa etengabe atzeratu izan da. Lau herritarrei babesa adierazi eta horien absoluzioa exijitzeko, Sopelako 4ekin 1 plataforma sortu dute. Joseba batu zaigu eta argi adierazi digu guzti hau montaje polizial bat dela. Larunbatean Urtarrilak 31 manifestazioa deitu dute.

Deskatgatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Obelixen paradisua

og. Urt 29 , 2026
Gure Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean basurdeak ugaldu direlako pentsatu du Josuk gaurko atalari izenburua jartzeko Obelix aipatzea. Izan ere, dexente ugaritu dira basurdeak, tradizioz depredatzaile izan dituztenak -otsoak zein ehiztariak- inoiz baino gutxiago izanik, landa-eremuak abandonatuta eta sastrakadi bihurtuta. Hedatzeko joera dute azkenaldion, eta gure kostalde urbanizatuan gero eta ohikoagoak bihurtu dira. […]

Honekin lotuak