LANAREN EKONOMIA: Euskal Eskola Publikoak matrikulazio kanpaina hasi du

Aste honetan abiatu da euskal hezkuntza sistema dualaren matrikulazio kanpaina, itunpeko sarearen gain eskaintza mantentzen duen planifikazioaren baitan, eskola publikoaren kaltetan eta segregazioa areagotuz.Gaiaren inguruko azterketa egiteko, Julen Llanos CCOO Hezkuntzako arduradunarekin hitz egin dugu, matrikulazioak eta ikastetxeen fusioek ikasleengan eta langileengan dituzten ondorioak aztertuz, baita Hezkuntza Itunaren porrota eta sare publikoaren eta itunpekoaren arteko desoreka ere.Bestalde, Nahia Idoiaga elkarrizketatu dugu, Danon Eskola Publikoa sarearen sorrera hizpide hartuta: 26 zentro eta 5.000 ikasle biltzen dituen ekimena, antolakuntza komunitarioan eta elkarlanean oinarritua.Amaitzeko, Argia atalean, Mikel Garcia Idiakez kazetariarekin Bizkaiko eskola publikoetako fusioak izan ditugu hizpide, Hezkuntza Sailaren argudioak eta sindikatuen salaketak aztertuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Altsasuko Ihauteriak: Iraganaren Oihartzuna, Tradizio berritua

ar. Ots 3 , 2026
Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean Altsasuko inauteriak izan ditugu hizpide, herri inauterietako batzordeko Naiara, Ainhoa eta Asier batu zaizkigu. Altsasuko ihauteriak ez dira mozorroak eta zarata bakarrik. Natura esnatzearen ospakizuna, iraganetik gaurdaino heldu zaigun erritu kolektiboa dira, eta aldi berean etengabeko galderak pizten dituzten jaiak. Tradizioa, berrikuntza, parte-hartzea eta arriskua… […]

Honekin lotuak