LANAREN EKONOMIA: Mundu mailako ekonomia, motelagoa eta pentsioak aztergai

Gaurkoa saioan Endika Albort Amundarain eta Jon Bernat Zubirik bi gai izan dituzte hizpide. Askok urte berria itxaropentsu hartzen dutu, bukatutako urtearen alde ilunak atzean utzi nahian. Hainbatek burua altxatu eta 2019ra begira jarri da: zer ekarriko du errima zaila duen urte honek? Joxerra Senar kazetariak egindako elkarrizketan, hainbat adituk euren aurreikuspenak egin dituzte.  Paradigma politiko berria, aberastasunaren banaketa, Alemania, inflazioa, diru politikaren norabidea eta Trump markatu dute puntu garrantzitsu bezala. Zentzu horretan, Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak barne kontsuma gure ekonomia hazkundearen oinarria izan da, eta honen iritziz, nahiz eta apur bat ahuldu den, oraindik indarra du. Hala ere, kontutan hartu behar da inbertsioan eragina duten eskuineko populismoak eta Brexita, inberstioan eragin dezaketenak. Hor Trump eta beren politikak aurki ditzakegu, beste batzuen artean Txinarekin hasi duen merkataritza gerra ez baita ona inorentzat.  Egitura atalean Jon Bernat Zubirik pentsioak izan ditu aztergai. Elkarrizketaren atalean Jon Las Heras, EHUko ikerlaria eta ICEAko kidea izan da. Demokrazia sindikaturik gabe? DHL-Mercedeseko langileek EZETZ esan diote eskala bikoitzari artikulua aztertu dute.

Artikulua irakurtze klikatu hemen. https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/munduko-ekonomiaren-hazkundea-hozten-ari-da-pentsioak-lan-kultura-berria

Deskargatu hemen.

Asteko Sindikal agenda

Urtarrilak 11

  • @SATSE_Euskadi|ren Bilboko egoitzako sarreran (Garellano plaza 14 atzealdea) sinadurak biltzeko mahaia jarriko du SATSEk Erizaintzaren Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortzeko.
  • Nafarroako Huerta de peralta enpresako langileak greban daude, kaleratutako langileak onartuak izan arte. Elkartasun eguna ospatuko dute Iruñean #HuertadePeraltaBorrokan @LABnafarroa
  • Azto Gasteizko Mendizabalako ikastetxean itxialdia hasi zuten irakasle teknikoek, egingo diren oposizio berrietan ordezkoen egoera kontutan hartzeko asmoz, araudia berriarekin  egoera oso larrian geratuko lirateke langile hauek.

Urtarrilak 12

  • @SATSE_Euskadi|k Donostian (Loiola kalea, 15 zkia), sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintzaren Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortzeko.

Urtarrilak 14

  • Astelehenean Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

Urtarrilak 15

  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute. Bergaran 11:30etan manifestazioa egingo dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi
  • Datorren asteartean @tabakalera-ko administrazio kontseilua bilduko da eta bertan langileen inguruan hitz egingo dute., @bitartekariakM greban daude .

Urtarrilak 16

  • @SATSE_Euskadi|k Gurutzetako ospitaleko sarreran sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintzaren Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortzeko.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute. Tolosan 11:30etan manifestazioa egingo dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi
  • Gizarte Ekimeneko sektorean greba berria hasiko da, hilaren 25a arte. Manifestazioa egingo dute Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik, 11:30etan  @UGTirakaskuntza @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza

Urtarrilak 17

  • Lanbide karreraren aldeko elkarretaratzea egingo da Osasun Saileko ordezkaritzan,  Bilbon (Rekalde Zumarkalea 39), goizeko 11etan. @SATSE_Euskadi, @ugteuskadi, @CCOOeuskadi
  • Urtarrilaren 17 eta 24rako, #Barakaldoko #Kbus autobus zerbitzua greba egingo dute.
  • Bilbobuseko langileak urtarrilaren 17an lau orduko lanuzteak egingo dituzte, eta greba mugagabeari ekingo diote urtarrilaren 22tik aurrera, ordurako akordiorik ez badago.
  • Gizarte Ekimeneko sektoreko greba.  Goizeko 11:00etan elkatrretaratzeak egingo dira ikastetxeetan  @UGTirakaskuntza @ccooirakaskuntza @STEILAS_ @labirakaskuntza @ELAhezkuntza

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gizartearen garaian bihar kalera ateratzeko dei egin du #Orain Presoak dinamikak

ol. Urt 11 , 2019
Orain Presoak dinamikaren baitan larunbat honetan antolatu den manifestazioan parte hartzeko azken deia luzatu dute eta , Bilboko manifestazioaren nondik norakoak azaldu dituzte, gainera balorazio politikoa egin dute Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak Bilboko La Bolsan, antolatze lanetan dabilen taldekide batzuen azken bilera teknikoaren ostean. Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroaren […]

Honekin lotuak