Urola garaiko trena ARGIA astekarian

Astero bezala, Maria Ortega kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa. Azaleratatik abiatu gara: Urola Garaiko trenaren istorioa batu dute erreportaje batean. Igandean ehun urte beteko dira trena Urola Garaira heldu zela, eta aurten dira lau hamarkada trenbide hori itxi zuen Eusko Jaurlaritzak. Erreportajean eskualdearen garapenean trenak izan zuen garrantzia azpimarratu dute; baita gerora politikarien aldetik egondako utzikeria eta pribatizaziorako joera salatzen duena ere. Garaian, hiru trenbide elkartzen ziren Zumarragan, eta hori nabari zen inguruan sortu zen industria metalurgiko indartsuan eta biztanleriaren gorakadan. Elkarrizketa ere aipatu dugu, Fernando Mijangos eginikoa. EHUko irakasle ohia, jada jubilatua, kimikariak euskal izaera duen unibertsitatean hasteko garaiak bizi izan zituen, oraindik materiarik euskaraz ez zegoen garaia, eta dena zerotik egin behar zena. Hausnarketa interesgarriak ditu euskarak behar dituen akuiluez, akademian euskarak duen lekuaz eta horixe bultzatu beharraz. Bukatzeko, Larruneko gaia ekarri dugu: lau mahai-kide batu eta euskal kulturaren programazioa aztertu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Aixita Sariketa Sakanan

og. Ots 19 , 2026
Urteroko zita dugu Aixita Sariketa Sakanan, PIKUXAR elkartearen abaroan. Aurten ere Irurtzunen izan dugu aukerarik bertsoaren magiaz gozatzeko. Eñaut Martikorenak irabazi du Aixita Sariketa Irurtzunen, Elix Etxandirekin buruz burukoa jokatuta. Martikorena eta Etxandirekin batean, Amaia Elizagoien, Mikel Lasarte, Enare Muniategi eta Unai Anda aritu ziren bertsotan, Kultur Etxean, Pikuxar Euskal […]

Honekin lotuak