Esku-hartze sozialeko 50 langilek salatu dute desalojoetan parte hartzeko presioa Bilbon

Esku-hartze sozialeko 50 langilek baino gehiagok, Bilboko Etxebizitza Sindikatuarekin batera, desalojoetan parte hartzera bultzatzeko jasotako presio instituzionala eta uko egin dutenen aurkako errepresaliak salatu dituzte. Salaketa bateratuaren bidez, sektoreko profesionalek Bilboko Udalaren jarduna jarri dute jomugan, hirian gero eta larriagoa den egoera sozialaren testuinguruan. Adierazi dutenez, azkenaldian areagotu egin dira euren lanaren mugetatik kanpo dauden funtzioak betetzeko presioak, bereziki desalojo prozesuekin lotuta. Langileen arabera, egoera honen adibide esanguratsua joan den urrian Zorrotzaurren gertatutakoa da. Udalaren jabetzako pabiloi baten desalojoan, 80 pertsona inguru kaleratu zituzten, etxebizitza-alternatiba egonkorrik gabe. Ondoren, espazioa enpresa pribatuen esku geratu zen, eta Mondragon Korporazioari lagatzeko prozesua abiatu zen.
Testuinguru horretan, desalojoan laguntzeari uko egin zioten bi langilek lan-errepresaliak jasan zituzten, eta, azkenean, kaleratuak izan ziren. Gertakari horrek sektorean bizi duten presioa eta babesgabetasuna agerian uzten dituela nabarmendu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak