AZET Etxebizitza Sindikatua-k publikoki salatu du Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik ezarritako 5.000 euroko isunak. Sindikatuaren arabera, mobilizazio haren helburua adingabeak zituen familia bat bizitoki alternatibarik gabe kale gorrian gera ez zedin saihestea izan zen. Sindikatuak ohartarazi du, gainera, datozen asteetan isun gehiago iritsi daitezkeela. Izan ere, aurreko ikasturtean egindako etxegabetzeen aurkako beste hainbat protestatan identifikatutako kideen aurkako zehapenak oraindik ebazteke daudela azaldu dute. AZETen ustez, ez da kasu isolatu bat, baizik eta Euskal Herriko herri mugimendu eta kolektibo sozialen aurka ematen ari den “oldarraldi errepresibo eta politikoaren” parte. Sindikatuaren esanetan, errepresio ekonomikoaren bidez herri antolakuntza kriminalizatu eta borroka soziala geldiarazi nahi dute.
Deskargatu hemen.

