PIPERPOLIS: Eztena Jaialdiak ahotsaren mugak aztertuko ditu

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika eta performancea uztartuko dituzten proposamenekin batera, Laia Estruch artistak laborategi performatibo bat ere gidatuko du, gorputzaren eta entzutearen bidez soinu adierazpen forma berriak esploratzeko. Jaialdiaren filosofia, aurtengo programazioa eta arte eszeniko garaikideen erronkak hizpide hartuta, Eider izna dugu gurean.

Deskaragtu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #293: Damien Rice, Geese, Nøgen, S.G. Goodman, Xabier Badiola, Zinez

og. Mai 28 , 2026
Gaurko saioan bidaia intimo eta samur bat proposatuko dugu, folk akustikotik rock esperimentalagoetara joanez, beti ere ahotsaren eta letren indarra erdigunean jarrita. Lehengo geltokia Damien Rice izango da, My Favourite Faded Fantasy diskoarekin; zortzi kantuko lan honetan, irlandarrak zortzi urtez isilik egon ondoren itzuli zen, eta berriro ere bihotz hautsien, […]

Honekin lotuak