Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko du Ibilaldia

Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak hartu du Ibilaldiaren lekukoa. Euskara, euskal kultura eta auzolana. Horiek izango ditu ardatz 2027ko Ibilaldiak.Bagan boga lelopean egingo dute Bizkaiko ikastolen jaialdiaren 48. edizioa, maiatzaren 30ean. Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolatuko du, ikastetxearen proiektua bultzatzeko eta Santurtzin oraindik euskarak bizirik dagoela erakusteko helburuekin. Algara konpartsan izan dira Ibilaldiko materiala saltzen. Idurre eta Erika hurbildu zaizkigu, esku artean duten erronkaz jardun dugu haiekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlana aurkeztu digute

ol. Abu 28 , 2026
Gaurkoan hiru gonbidatu berezi ditugu gurekin: Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlaneko pailazo protagonista eta bihurriak. Oraingoan, abentura ez da nolanahikoa: munduko gerra guztiak amaitzea dute helburu. Horretarako, munduko ministro boteretsuena euren jatetxera gonbidatuko dute, gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko. Baina, noski, hiru pailazo hauek tarteko… dena ez […]

Honekin lotuak