Zorrotzako Txinbotarrak konpartsa izan dugu hizpide Galder Segurolarekin, kidetzaz, ardurez zein transmisioaz jardun dugu eta, noski, bera tartean dabilen Bilbo Kantari ere izan dugu hizpide. Mario Grande txinbotar handia gogoan izan dugu.
Bilbo Hiria irratiaren eguna da gaurkoa ALGARAn, Indonesiako janaria prestatuko du Eric konpartsakide holandarrak. Aitziber eta Galder, irratikide eta irratizaleak ez eze, sukaldari laguntzaileak ere badira eta Eric-en aginduetara ari dira lapiko tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_galder_aitziber.mp3 Deskargatu hemen.