Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete. Gaur, kanpaldian parte hartzen ari den aktibista batekin hitz egingo dugu, mobilizazioaren nondik norakoak, bizi izaten ari diren esperientzia eta haien aldarrikapenak gertutik ezagutzeko.
Deskargatu hemen.
