Loak ihes egiten duenean, zer ikusten du poetak? “Beila” Peru Magdalenaren azkena

Azaroaren 16tik aurrera, Durangoko Azoka Euskal Herri osoko liburu-dendetara zabalduko da, Zu non han DA! egitasmoaren bidez. Parte hartzen duten saltokiek Azokaren bereizgarria eta 2026ko nobedadeen sorta bat jasoko dituzte, erakusleihoetan jartzeko.Liburuak erakusleihoan ikusteaz gain, irakurleek egileak bertatik bertara entzuteko aukera ere izango dute. Izan ere, liburu-aurkezpenak antolatuko dituzte herriz herri, saltokiek eta idazleek nobedadeak tokian tokiko irakurleei aurkez diezazkieten. Ostegunean Peru Madalenaren Beila liburua Louise Michel liburudendan aurkeztuko du Joseba Sarrionandiuarekin batera.  Gaua hasi da, eta poeta bat kalez kale dabil, lo egin ezinik. Esna egotearen eta loaren arteko mugan, egunez oharkabean pasatzen zaizkion gauzei erreparatzen die. Haren pausoen atzetik doa Beila, Peru Magdalenak Balea Zuriarekin argitaratu duen poema luzea. Loak ihes egiten digunean mundua nola ikusten dugun eta begirada hori poema bihurtzeko zer egin duen galdetuko diogu idazleari.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #302: Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia, Basement, Barrrk, Grace Ives, Ane Martija, Garazi Esnaola, Tomora, Ateri

ar. Aza 24 , 2026
Gaurko saioan, euskal musikaren eta nazioarteko pop esperimentalaren arteko mugak zeharkatuko ditugu, intimitatearen eta energiaren arteko txandak eginez. Lehen gonbidatuak Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia izango dira, Orhoit Hilcia diskoarekin; Ipar Euskal Herriko bi kantagileen elkarlaneko lehen lana da, hamar kantuz osatua, pop, folk, rock eta blues soinuak gurutzatzen dituena, […]

Honekin lotuak