EHAZEk (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) bilera egin zuen hilaren hasieran Villabonan. Euskara ardatza izanik, euskarazko antzerkingintzak dituen erronkei erantzunak eman nahi dizkie Elkarteak, suspertzeko eta bizkortzeko indarrak biltzeko asmoarekin. Zuzendaritza hautatu dute, logoa badute eta hilaren 22an aurkezpena egingo dute Bilboko Kafe Antzokian, Koldo Zelestino EHAZEko kideak kontatu digunez. Honen […]
Larunbatean Bilbon AHTren aurka egin manifa nazionalaren inguruan jardun du Iñaki Barcena, Ekologistak Martxan-eko kideak; ikuspuntu ekonomikoa aipatu digu gehienbat eta halaber biharamunean prentsak eman trataera. Udan zehar ere ekimenak burutuko direla gogoratu digu: akanpada uztailaren azkenetan etab. Beraz, aurrerantzean ere AHTren aurka nonnahi eta edonoiz! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Bilbo Hiria Irratian eta “zenbat-gara-gintzan” bere zatia eman zuen hasierako urteetan. Oso urte biziak eta emankorrak. Euskara erdigunera etorria. Bilbo Hiria Irratia diseinatzen parte hartzeaz gain, “Ziutateaz”, “Hanka bat han” eta beste izan zituen beregain irrati honetan, Bilbao 80eko hamarkada aurkitu eta bertako egina zegoen ordurako. Hitzaren eta euskararen profesionala […]
Zenbat Gara kultura elkarteak antolaturik, hitzaldia eskaini zuen Xamarrek joan den asteazkenean Bilboko Kafe Antzokian. Donibane suen karietara, ospakizun hori udako solstizoaren erdigunean kokatu zuen ikertzaileak, haren esanaahiaren eta sinbologiaren xehetasunak emanez. Bilbo Hiria irratia bertan izan zen eta osorik grabatu zuen hitzaldia. Gaurko solasaldian hitzaldiaren hasierako minutuak eskaini dizkiegu […]
Aste honetan Mugarik Gabek aurkeztu dutena, Bilbon. GKE horren ustez “komunikazioaren bitartez gure izaera eta pentsakera jakinarazten da”. Gida lau atal ezberdinetan egituratuta dago: Zergatik, Zertarako, Nola eta Gaia zabaltzeko nahia, Joana Etxano Mugarik Gabeko kideak azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago www. mugarikgabe.org gunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Jon & Sugramas eta Esne Beltzaren disko berriak entzuteko aukera aste honetan, eta oraintsu argitaratutako Surfin Kaos, Governors, Kerobia, Albokak 2.1 (Ibon Koteron&Xabier Valle) eta Seiren,beste batzuen artean; Binilo Tenpore tartean Sasoi Ilunak taldearen lehenengo biniloa entzungo dugu(1991). Bejondeitsuela! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aurten lan hitzarmen garrantzitsua sinatu beharko lukete Gipuzkoan, Metalgintzarena. Bertan 60.000 langile daude inplikatuta eta hasteko Adegi Patronalak oraindik indarrean dagoen hitzarmenari 63 artikulu aldatu edo ezabatu nahi dizkio. Sindikatuen papera, batzarrak, grebak eta gehiago kontatu digu Alberto Kristobal ko arduradunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aipatutakoak bazterrak nahastu ditu herri horietan eta zentrala ez eraikitzeko asmoarekin sortu zen Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, herritar desberdinak biltzen dituena. Zentralak 35 Mgw. ekoizteko 180 tona egur erre beharlo lirateke, horrek dakarren guztiarekin. Honi gehitu behar zaio tximiniak eta azpiegiturek dauzkaten eraginak. Eta hori guztia, EAJko alkateak onartu zuen bezala […]
Palestinan, Txiapasen, Hondurasen, Saharan, Kolonbian… arlo desberdinetan baina beti Giza Eskubideen defentsa oinarritzat hartuta, hainbat hitzaldi eta mintegi bat antolatu ditu Mundu Bat GKEk egunotan. Aipatutakoak Getxon, Bilbon eta Barakaldon ari dira egiten Joseba Martin GKE horretako kideak kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehaigo www.mundubat.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu gurekin. Aurtengo UEU-k Lekeition uztailaren 12,13,14 eta 15ean antolatu ikastaroaren informazio zehatza ekarri digu: ” Punk eta (des)eraikuntza nazionala: EHtik Mundura”. Helburuez, edukiez, metodologiaz eta parte hartzaileei buruz jardun du Iosu Larrinagak. Informazio gehiago: ehpunk2010@gmail.com helbidean. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
