ENHEko kide Olate Arraterekin egon gara; duela zenbait urte “Busturialdean lan eta bizi” taldea eratu zuten eta horren berri ekarri digu. Eskualdea sozioekonomikoki garatzeko era orekatuan hainbat eragile biltzen dira eta beraien lanaren berri plazaratuko dute datorren igandean, hilak 4, Axpe- Busturian egingo duten jai egunean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klkatu […]
The Gladiators talde handia izan da gurekin gaurkoan, bere lehenengo diskoa osorik entzun dugularik. “Trenchtown Mix-Up” maisulana 1976an grabatu zen baina oraindik bikain sonatzen du. Horretaz aparte KRS-One, Public Enemy, James Brown, Shaggy… ONDO PASEUU!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Lelo horrekin hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 28an, aurtengo UEUko Udako ikastaroak. 38. edizio honetan beste hainbeste ikastaro izango dira Eibarren, Baionan eta Iruñean (bertan bukatuko dira, uztailaren 23an). Helburuak, berrikuntzak, diru laguntzak eta gehiago kontatu dizkigu Maider Gogorza UEUko komunikazio arduradunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta HIRU), beste sindikatuekin batera (CCOO, USO, CGT…) datorren asterterako, hilaren 29rako, deituta duten grebarekin bat egiten du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa, eguneroko porgramazioa aldatu egingo dugu: FM 96.0n eta bilbohiria.comen Albistegia, Grebaren inguruko informazioa (albisteak, komentarioak, elkarrizketak..) […]
Aurreko egunean Crativity Zentrumek antolatutako Pecaha Kucha topaketan izan dira Fabian eta Diana “Social Sound” proiektuaren berri ematen. 20 argazki, 20na segunduz proiektatuta, euren asmoak azaltzeko. Gaur erabilgarri dauden ikus-entzuneko eta informazio teknologiak (“mapping” delakoa, errealitate handitua -augmented reality-,…) konbinatuz, arte-ikuskizunetako publikoa erdigunera ekarri nahi dute, bat-bateko arte jardueran eragile […]
Horrela jarri dugu izenburua, gure gaurko solaskide Imanol Alvarez-i “Gay, lesbiana eta transesualen harrotasun eguna” baino gehiago gustatzen zaiolako. Imanolek honako haek gogorarazi dizkigu: alde batetik, ekainaren 17an hasi eta gaur arte Basaurin egin den “beste sexualitateak zinema astea”; bigarrenik,Itziar Ziga eta Bea Espejok eman “Desobedienzia Sexual. Sexofobiari Stop” lelopean […]
Bilboko Alondegian (Alhóndiga horretan) komikia dugu nagusi egunotan. Bi erakusketa eskegi dituzte: ” Komiki osoki ” (100% Cómic) bata eta “Urtebete Anguleman” lelopean bestea, hain zuzen hiri horretan beka bat lortzeko lehiaketan ibili diren ikasleena. Horietaz gain Fernan Goñi dabil komiki ikastaroa ematen azken egunetan. Dena den, Jon Iñaki Artetxe […]
Jakin badakigu gaurko krisia finantza sektorean jaio zela eta gero ekonomia formalera pasa zela, baina Luis Guridi haratago joan da: zergatik krisia eta zergatik aste hauetan aplikatzen ari diren neurri murriztaileak ? Luisen ustez finantza eta adreilu burbuilak bukatu ondoren, beste baten bila dabiltza arrain handiak, haien etekin tasa berreskuratzeko […]
Trapagarango “Basetxe” gaztetxeko kide Nora Fdez. izan dugu gurekin. Euren inguruan inposatu proiektu txikitzaileak aipatu dizkigu: Koke planta, supersur… Bestelako meatzaldea posiblea delakoan daudenez, ekainaren 26an Muskizko jaien harira egingo duten ekimena aipatu digu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
ENHE sindikatuko Olate Arrate izan dugu gurekin. Joan den ostegun – ostiralean Azpeitian egin jardunaldien harira mintzatu zaigu: bertan EAEko adituak ezezik, beste zenbait autonomia erkidekoak ere izan ziren, eskoletako jantokien kudeaketari buruz. Gure inguruan eta jaurlaritzaren inposaketa dela medio, caterinak dira kudeatzaile nagusiak,alde batera utziz hurbileko produktuen erabilpena, horrek […]
