Gaurko piperpolisen Doctor deseoren ‘Deseo, cartografia imposible’ lana entzun eta arakatu dugu Josirekin batera. Saioa  Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariekin hasi eta doctor deseoren desioen munduan bidaiatu dugu, taldearen ibilbidea, musikaren eraldaketa…ohi bezala zirikatzaile datoz. Ordu beteko bidaia egin dugu., hitza izan bada nagusi musika izan da gai nagusia. Saio deskargatzeko […]

Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Aste honi dagokiona eta azalean, besteak beste, “80 egunean” filma, datorren astean estreinatuko dutena. Asteko pertsonaia Itxaro Borda da, eta Asteko gaia, aldiz, Euskal Herriko monetak. Horietaz gain, Argentinako haur desagertuak, Amiantoren arazoa eta katalaneraren egoera. Eta gehiago, askoz gehiago dago aste honetako Argian, Mikel Asurmendi kazetariak kontatu duenez. Elkarrizketa […]

Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldien programatzailea izan dugu gure artean.  Maiatzak Kafe Antzokira ekarriko dizkigun kultur emanaldien berri eman digu bertan. Aukera zabala, gustu eta adin guztietarako: X. Haur Antzerki topaketak,  Ilegales,  Mayer Hawthorne, Urbeltzen Dantza Ganbara, Doctor Deseo,… eta askoz gehiago.   Informazio guztia www.kafeantzokia.com helbidean topatuko duzue.  […]

Hala da, duela zenbait aste hartu zuten erabakia: krisiak jota, baina batez ere Nafarroako gobernuak zeharo baztertuta, Nabarra aldizkaria ez da etorkizunean Nafarroan egingo, Bilbon baizik, Jon Orzaizek Nabarra aldizkariko zuzendariak kontatu duenez. Maiatzeko zenbaki honetan, aipatutakoarekin batera, Euskalerria Irratia, Oskar Zapata Nafarroako Topagunearen arduradunari egindako elkarrizketa eta hainbat kolaborazio […]

Hilaren  18tik 21a bitartean Europar Batasuna-Latinoamerika eta Karibeko VI. Gailurra egingo dute Madrilen. Egoera aztertuta, munduan zehar hainbat giza-eragilek Alternatibak Elkarlotzen sortu du, gailur horren inguruan Europar Batasuneko estrategiari erantzuteko. Bizkaian ere elkarte, sindikatu eta alderdi askok holakoa sortu du eta egunak daramatz prestatutako egitarauarekin, Martin Mantxok Ekologistak Martxan elkarteko […]