Horixe egin berri du LAB sindikatuak. Honen ustez, aste hauetan adostekotan omen dago Eusko Jaurlaritza bere EITBko Zuzendari Nagusiarekin EAEko herritarrak “hezteko” plan berria. Jon Otegik, LABeko EITBko ordezkariak azaldu duenez, aurreko gobernuarekin ematen zen arazoa larritu egin da nabarmen: Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala, esaterako, baztertuta dago ia. Jonek […]
Koldo Zelestino “Kurkuluxetan” elkarteko kidea izan dugu gurekin; datorren astetik aurrera K.Antzokian abian egongo den X. Haur Antzerki Topaketen helburuak, egitasmoa, ilusioak… kontatu dizkigu, ate ederrak irekiz mundu partehartzaile, sortzaile eta magiko horretan murgilduz. Zazpi egunetan zehar 15 eskola/ ikastoletako 500 gaztetik gora protagonista bilakatuko dira K. Antzokiko arratsaldetan. Solasaldi […]
Xabier Aierdiren zuzendaritzapean, duela hile gutxi EHUko irakasle batzuek eta soziologo batzuek ikerketa sakona egin zuten. Hasteko etxerik gabekoen hainbat datu: profila, adina, sexua, egoera ekonomikoa, jatorria, harremanak familiarekin, arazoak justiziarekin… Bi inkesta luze egin ondoren, aipatu taldeak datuak kontrastatu, aztertu eta ondorioak atera zituen. Gomendio batzuk ere badituzte, Gorka […]
….Potemkin(argazkian), 20 Hatz Proiekt, Norman, Petti & Barrence Whitfield, Joseba Irazokiren On Benito proiektua…eta azken boladako lan berriak ; Binilo Tenpore tartean Herriaren Borroka(Txikiaren lagunek abestua) diskotik Iharra deustuarrari eskainitako kanta(1973) Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hamaseigarrenez eta datorren igandera arte, martxan dugu Zine Fantastikoaren Jaialdia. Bilboko Capitol aretoetan, FNACen eta S. Frantsizkoko udaltegian ematen ari dira filmak, bai Lehiaketari dagozkionak baita laburmetraiak ere. Aurten Alfred Hitchcock omenduko dute eta Jaialdiarekin batera Nontzefilm, Fantrobia, Fantfood edo musika izango dira egunotan, Justo Ezenarro FANTeko arduradunak kontatu digunez. […]
Apirilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Diego Perez aktoreari egin diote. Bi erreportaje ere egin dituzte, Txakolin eta Tai Chiari buruzkoak. Horietaz gain, Lur Malleak Mahatserriko Berton aldizkariko zuzendariak esan digunez, Juanra Madariagaren bloga, ohiko Inkesta, Show gela ekimena, Udaberriko Bertso-saioak eta gehiago 32 orrialdeetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Aupa! Aurreko saioan Led Zeppelin eta beste rokero batzuk entzun genituen reggaea egiten eta saio honetan gai berdinari jarraitu diogu. Oraingon Punkaren inguruan sortutako rokeroak izan ditugu gure artean. Bad Brains (argazkian), Ian Dury, Joe Jackson… ON EGIN!!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gutxi dira munduan eta batez ere gobernu baten zorrak baloratzen dituzte gero kalifikazioa emateko. Standars & Poors, Moody´s edo JP Morgan dira horietariko batzuk eta sona handia izan du Greziari buruz emandako kalifikazioak eta horren ondorioak, Luis Guridik azaldu duenez. Duela gutxi azterketa batzuk atera dituzte Alemania, Espainiar estatua edo […]
Gaurkoan letrak izan dira nagusi. Iñaki Freira idazlea gonbidatu dugu gurera. Zureak egin du eleberria izan dugu berarekin izpide. Iñaki freiraren helduentzako bigarren nobela da, azaroan Susa argitaletxearekin plazaratu zuen. Emakumeen aurkako indarkeriaren mintzo da nobelan. gogoetarako gai da eta gure solasldian luze mintzatu gara. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Maiatzari dagokiona eta azalean Enkarterriko Dorretxeak: Nora aldizkariak horietariko hamaika bisitatzeko aukera ematen digu. “Euskara bidaide” atalean Galipentzu eta maisua edo noiz eta zergatik galdu zuten euskara Nafarroako herri horretan. Zenbaki ta lurren, aldiz, Gipuzkoako sei ur-jauzi ditugu eta historiari dagokion lekuan “Nekazaritzaren hastapenak”. Bitakora Kaiera, ohiko argazki polita eta […]
