Iosu larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin.BP multinazionalak Mexikoko Golkoan sortaraziko hondamendia eta beraren ondorio ekologiko, ekonomiko eta gainontzekoak izan ditu hizpide, munduak bizi duen krisi ekonomiko eta demokratikoaren eskenatokian. Bestelako alternatiben sasoian ere murgildu gaitu Iosuk. Solasaldi hau deskaragatzeko klikatu HEMEN.

Apirilari dagokiona eta azalean Ziortza Ameztoi, LAB sindikatuko Bilboko Zerbitzuen arduraduan: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Elikagaien Iraultzari buruzko erreportajea ere egin dute, bertoko nekazaritzan oinarritutako Kontsumo taldeen igoera nabarmenduz. Reyna de la Paz zahar etxea, Rakel Durruti, “Antartikako lorea” antzeslana eta Laburbira Deustun ere komentatu ditu Lur Mallea Prest […]

Disko berri bi gaur, Doctor Deseo eta Ze Esatek taldeena eta azken hilabeteotako nobedadeak, Joseba Irazoki (argazkian), Flack-Utt, Amaia Ryouspeyrous…eta Binilo Tenpore tartean Su Ta Gar taldeak biniloan (93an)kaleratutako azken laneko korte xamurra entzungo dugu; bertan Garik ahotsak sartu zituen:Denborak. Argazkia:Joseba Barrenetxea Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Urtebete luze dala, Larrabetzuko Elexalde auzoan guraso talde batek haien umeentzako hazkuntza-esparrua kudeatzen du. Txandaka guraso bi-edo egoten dira goizetan umeen kargu. Familia txokotik irten, eskolan sartu barik, tartean, komunitatean bestelako eredu bat proposatuz eta gizarte eraldaketan diardutela jakinik. Oso esperientzia bizia eta aberasgarria. Haurdun taldean elkar ezagutu zuten sustatzaileek […]

G. Aresti euskaltegiko kide den Isabel Isazelaia izan da gurekin. Gaurdanik eta udan barna Euskaltegiak dituen xedeak eta proposamenak azaldu dizkigu: Bilbo zein Bakaikuan izango diren barnetegi bereziak, ikastaro trinkoak, Kultur Hitzorduak, Sagardotegietara itzuliak, Udaberriko Jaiak etab. Guztiak  ala guztiak, euskararen mundua barne- barnetik bizitzeko eta gozatzeko aukera ederrak. Solasaldi […]

Hasteko, gaur Lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dela gogoratu digu Sonia Gonzalez LAB sindikatuko komunikazio arduradunak. Maiatzaren lehenarekin jarraituz, zer ospatu behar da egun horretan, egun langileek dituzten 2-3 arazo nagusiak eta Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ez dela elkarrekin kalera aterako galderei erantzun die Soniak. Bukatzeko, LABek 20 bat […]

Azken bolada honetan mugituta dabil komiki mundua gure herrian eta inguruan. Nafarroan, esaterako, I. Komiki Saloia egin berri dute; Andaluziako Granadan, aldiz, 15.a. Egunotan martxan dugu Animabasauri, eta honetaz ere mintzo da Ion Iñaki Artetexe kolaboratzailea. Bukatzeko, datorren astean hitzordu garrantzitsua izango da Bartzelonan, 28. Komiki Saloia dela kausa. Solasaldi […]

Arazo ekonomiko larriak eta gehiago ditu aipatu enpresak, AEBetako gobernuak ikerketa ireki diolako iruzurra egotzita. Enpresa zaharra eta poteretsua da Goldman and Sachs, baina Obamaren gobernuaren asmoa, besteak beste, finantza mundua arautzea da: dena den, argi geratu dira finantza eta inbertsio munduko enpresen erresistentziak, Luis Guridik kontatu digunez. Bestetik, ikusi […]