Agus Perez antzerki-kritikariak azken boladan izan direnak eta hurrengo egunetan izango direnak kontatu dizkigu. Bilbotik, esaterako, “Mirande kabareta” eta “Ahuntza edo nor den Sylvia?” pasa berri dira. Korrika Kulturalaren eskutik, Kabareta ikusteko aukera izango da Bizkaian, Igorren bederen. Asteburuari begira aipamen bat egin du Agusek: Barakaldon ikusi ahalko den “Lo […]
Diska zahar batekin emango diogu hasiera gaurko saioari, Zarama taldearen Gaua Apurtu Arte, hortik aurrera dena disko berriak: Zura (Kiribil), Psapp (The Camel’s back), Barbara Morgenstern (BM) eta abar. Saio honetan soinu berriak entzuteko aukera ezin hobea. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Twitteskundeak. Igaro dira Euskal Erdiko hauteskundeak. Lehendakari barik gauden arren, ereserkiak eta eskainitako kantuak jarri ditu gure disko jartzaileak, barre egin dugu eta guztiok ospatu dugu nork bere garaipena. Gogoeta teknopolitikoa egin digute Teketen eta Ana Malagonek. Audio post bana. Sustatu.com Luistxo Fernandez gonbidatu dugu. Berba egin dugu Sustatu berrituari […]
Pasadan astean Londresetik ibili ginen Linton Kwesi Johnson-ekin. Han geratu gara baina, oraingoan, The Clash taldearekin. Euren lehenengo diskoetatik ibilbide kronologikoa egin dogu, abestirik “kingstondar”-enetan geldialditxoak eginez. “Police & Thieves”, “Wrong’em Boyo”, “Armagideon Time” edota “Bankrobber” kantak entzun ditugu, beste batzuen artean. Sarri etortzen ziren gure Kingston Hiri imaginario honetara […]
Bilbo Hiriak hainbat elkarrizketa burutu ditu aste honetan, hilaren 1eko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz. Horietan (luzeago edo motzago), ikuspuntu desberdinetatik ikusita jorratzen dira zenbait erantzun. Bost elkarrizketa dituzu entzungai eta airean dabiltzan galdera batzuk erantzunik gabe. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Elkarrizketa hauek deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gai horiek jorratu ditu Igor Eruzkin Biko arloko sexologoak. Bi kontzeptuak pixka bat definitu ondoren, Igorrek urritasun mota desberdinak aipatu ditu. Gero, ohiko galderei erantzun die: sexualitatean urritasuna dutenak obsesionatuta al daude? Horien gurasoek nola bizi dute egoera hori? Gizarteak, nola hartzen du gaia? eta batez ere, heziketa izateko zer […]
Munduko emakume langilearen eguna gainean daukagula, EHNEk azterketa bat egin du emakume baserritarren egoerari buruz, Iratxe Arriolak kontatu digunez. Horretan hainbat arazo izan ditu aztergai : lege aldetik (titulartasuna edo Gizarte Segurantza), nekazaritza politikak eta globalizazioak eragindako aldaketak edo zenbait galera (salmenta zuzenarena, hazien kontserbazioarena, senda belarrarena…). Iratxeren ustez aipatutakoak […]
Gaur Piperpolisen Xabi Sansebastian musikariaren bigarren diskoa, “Ospela”, entzun eta ezagutu dugu berarekin batera. Pasadan astean bueltatu ziren Euskal Herriko agertokietara, Oreka Tx, Nomadak Tx proiektuaren azken txanpa. 2003an hasitako bidaian jasotakoa Euskal Herrian erakusteari ekin diote. Diskoa, pelikula eta dvda plazaratu ostean Oreka Tx-koek Nomadak Tx bira hasi berri […]
Atzo gure kioskoetan agertu zena “Hiru handiak: Aizkorri, Anboto eta Gorbeia lotzeko zeharkaldia” gai nagusia duena. Norakoek hiru horiek jarraian egin ordez, lau etapatan egitea proposatzen digute, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrekin batera, “Euskara bidaide” atalean Markina markako herria eta “Zenbaki ta lurrean”, aldiz, Hamar armarri baleadun artikuluak […]
Pasa den astean Barack Obama presidentearen gobernuak aurtengo aurrekontuak aurkeztu zituen, oraindik Legebiltzarraren eta Senatuaren onespena behar dutenak. Iazkoekin alderatuz, asko igo da diru kopurua eta gastuak berbideratu nahi ditu Obamak, Luis Guridik esan digunez. Horrek defizita handia sortuko du eta ez da erraza izango nahikoa diru ateratzea. Bestetik, BBVAk […]
