Aste honetako Piperpolis, neguko azkena da. Udaberriaren zain gaude, baina gure hiri hegalarian bada udaberri giroa, usaina eta doinua. Horregatik udaberrirako kontzertuez arituko da saioa. Tartea berezia eskainiko zaio bereziki Xabi Strubellen Zura taldeari (Bilboko kafe antzokian martxoak 26) eta Zanturtzi Zarama talde santurtziarraren itzulera, Zarama Birziklatua izeneko bira (Bilboko […]

Berandu baina azkenean krisialdia heldu da gurera, horra hor langabezia edo EREren hainbat datu frogatzeko. Luis Guridik esan duenez krisia ez dabil espainiar estatuan bezala eta hemen adreiluarena ez da hain eraginkorra, bai aldiz industriarena. Esportazioak ere jaitsi dira krisia orokorra delako eta pobrezia hedatzen ari da sektore desberdin batzuetan. […]

Iñaki Barcenak hiru gai horiek izan ditu mintzagai gaurkoan. Muskizeko Coke plantari buruz, horren aurkako Plataformak herri-galdeketa antolatu du hilaren 22tik 28a bitartean burutzeko. Gainera, plataformatik kanpoko Berme Batzordea eratu da prozesuaren gardentasuna bermatzeko eta prozesua antolatzeko. Bestetik, Iñakik kontatu digunez geldituta dago Garoñako zentral nuklear zaharra: zuzendaritzak luzapena lortu […]

Aurten ere zenbait Brigada prestatuko ditu Askapenak, horiek baitira internazionalismoan murgiltzeko aukera ezinhobea Askapenako Ruben Sanchezen ustez. Brigaden norakoak talde horrek urtean zehar jorratzen dituen ildoen araberakoak dira: Palestina, Europako estaturik gebeko nazioak, Prozesu bolivariarra eta Ameriketako jatorrizko herriak. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 20ra arte eta honen  inguruko […]

“Ez gaude konforme” lelopean, kanpaina hasi berri du Stee-Eilas sindikatuak EAEko ikastetxe publikoetan, sindikatu horren bozeramaile Arantza Fdez. Garaialdek kontatu digunez. Hasteko bi erronka nagusiri erantzun nahi dio kanpainak: beharrezkoak diren baliabideak ezartzeari eta plantilaren gaztetzeari. Gainera, hainbat arazo dira duela bi urte Jaurlaritzak gutxiangoan dagoen CCOOrekin sinatutako akordioan: interinoena […]

Esku era jardunaldiak antolatu ditu Bilbon duela aste batzuk Topaguneak (www.topagunea.org), sormena ardatz hartuta, eta horren aitxakitan ekarri dugu Iker irratira. Asapala euskara elkartean dabil santutxuarra duela urte askotxo eta Mahatserriko (Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Arbolantxa,… inguruak) euskara talde horren jardueraz eta Bilbokoaz mintzatu gara saioaren lehen zatian: Berton aldizkaria, berbalagun […]

irratia.com Musika eta ahotsa irratian. Aurreko saio bateko aurkezpenarekin hasi gara. King Konsulek zuzenean egindako kantu bat. Gero Stiff Little Fingers entzuteari ekin, eta Irlandako musikarekin amaitu dugu. Musikaren hariak eroaten gaitu sarritan. lostinTV. Gure gonbidatua galduta zegoen hirian. Lost in Bilbao. Eta lostintv-ko Garazik hiruzpalau hitz eskaini dizkigu Madrilen […]

Egunotan Genevako Nazio Batuen Erakundeko Giza-eskubideen Kontseilua martxan dabil eta atzo bertan Martin Scheinin errelatoreak bere txostena aurkeztu zuen. Antiterrorismoaren izenean, Scheininek kontatzen duen bezala, giza-eskubideak urratzen dira Europako hainbat herrialdetan, espainiar estatuan besteak beste. Xabier Aierdik aztertu du gaia, plano teorikoan eta praktikoan: honetan, azken bolada honetako hiru kasu […]

Gaurkoan, Ismael Manterolak Bilbon hil hauetan ditugun bi erakusketa izan ditu mintzagai. Hasteko, Guggenheim museoan dagoen Murakamirena aipatu du: margoak, diseiñua, panpinak, marrazki bizidunak, merchandissing… oso japoniarrak, kolore plano eta biziekin. Gogoratu behar dugu aipatu museoak ez duela doako sarrera inoiz aplikatzen. Bestetik, Ismaelek Arte Eder museoan dagoen “Nobezentismoa eta […]