AEBetan 800.000 miloi dolarreko laguntzak emango dituzte (diru publikotik aterata) zergak murrizten, osasun asegurua hobetzen… ekonomia suspertzeko asmoz. Luis Guridiren ustez lehenik eta behin sakon aztertu behar da krisiaren (krisien) sorburua, eta hartutako neurriek zenbait aspektutan onak izan daitezke, baina beste batzuetan ez. “Hau ez badugu egiten dena eroriko da” […]

Pasa den astean hasi ziren Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak antolatutako “Hiritarron parte-hartzea”ri buruzko Jardunaldiak, martxoan eta apirilean segida izango dutenak. Azken bolada honetan Bilboko udalak jasotako kritikengatik eta Bilboko Plan Orokorrean zenbait aldaketa egin nahi dutenarengatik, auzo elkarteek, besteak beste, gaiaren inguruan eskatzen dutena, Bilboko udalak kontuan hartuko duela ematen […]

Coke plantaren aurkako Plataformak dena eskatuta zeukan martxoaren 1ean coke plantari buruzko herri galdeketa egiteko, baina aste honetan bertan Jaurlaritzako Barne Sailak bidalitako oharrean aipatutakoa ezin izango dutela egin jakinarazi du, ez udaletxean ez inon. Edorta Arostegi plataforma horren partaideak haserrea agertzeaz gain heri galdeketa egingo dutela esan digu: martxoan […]

Urtarrilaren azken egunetan eta hilaren 1ean izan da frantzair estatuko komiki azoka garrantzitsu hori. Jon Iñaki Artetxe komiki adituak kontatu digunez, giro ona, komiki asko eta salmenta ugari izan dira Anguleman. Komikigintzaren garrantzia azpimarratu ondoren, sariak, nobedadeak eta euskal presentzia aipatu ditu Jon Iñakik. Honi lotuta, Bilbao Alhondiga bekaz hitz […]

Txikitan gelako marrazkilaririk trebeena-edo, beti marrazkiaren inguruan ibili izandakoa. Bere hitzetan, hortik ateratzen da noizbehinka (zeregin “serioa” Ez delako beldurrez,…) baina horrelakoetan beti pizten zaio barruko alarma, bere bide “zuzena” marrazkian aritzea dela gogoraraziz. Alicia neskalagunarekin abian jarri berri duen proiektua, astean behin komiki-ale bat plazaratko duen webgunea: www.norbaitezagutu.com. Jendeak […]

Pasa den asteburuan izan ziren Ihauteriak Bilboko zenbait auzotan, Deustun, Santutxun edo Iralan, eta udalak oso sos gutxi eman zien festa burutzeko, Ibai Etxebarria Bilboko Konpartsen Koordinakundeko kideak kontatu digunez.  Bilbokoak, aldiz, gaur hilak 19 hasiko dira eta aurten ere Udala alde batetik eta konpartsak bestetik. Gaurko hitzordua 7 Kaleetan […]

Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zuen lankidetza hitzarmena bertan behera utzi berri du, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak kontatu digunez. Erabakiak Kultur Errotan zein Topaguneko sustapenean duen eragina azaldu eta gero, Jasonek Topaguneak honen inguruan egiten duen irakurketa kontatu digu: ez da solik sosen kontu […]

Gaurkoan, Elkartzen taldeko Igor Uriartek krisia izan du mintzagai. Krisia (edo krisiak) nondik datorren eta sakoneko arrazoiak aztertu ondoren, elite ekonomiko eta politikoen arteko akordioa aipatu du Igorrek, diru publikoa mordoak arlo pribatuan etekinak sortzeko balio izango duelako. Hedabide handiak, bestetik, izua ari dira hedatzen, era kontrolatuan baina mezu argi […]