Zer dira agro-erregaiak? Zergati ez dute bio-erregaiak esaten? Galdera hauei erantzuna eman die Xabier Abian Ekologistak Martxan taldeko kideak. Artoa, soja edo erremolatxatik ateratako erregaiek 3 ondorio latz sortu dituzte 3. munduan: elikagaien prezioek izugarri egin dute gora; horren ondorioz gosea dexente zabaldu da munduan; eta erregai horiek lortzeko munduko […]
Kultur-artekotasuna eta migrazioak dira LIB-Litterae Mundi liburu-dendaren gai bereziak. Liburu-denda hutsa baino, irakurketa eta kultura zabaltzen lagundu nahiak bultzatuta ekin zioten berak eta Teresak, nork bere aldetik, proiektu banari eta denboraz jabetu ziren elkar-lanean gehiago egingo zutela. Maiatzaren 2ko kalean dute euren txokoa, baina ahal denero, bertatik ateratzen dira eurena […]
Obamaren gobernuaren lehenengo egunekin hasi baino lehen Bushi eman dio tartetxo bat Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak. Gero, Obamaren izendapenak, hartutako neurriak, erronka nagusiak eta Fidel Castrok horren inguruan egindako adierazpenak izan ditu aztergai. Xabierren ustez ezin dugu aldaketa handiirik espero, kontuan hartuta Obamak berak duela egun gutxi esandakoa: […]
Gaurkoan ere, 3 kontu ekarri dizkigu Joxe Rojas adituak : hasteko Splitweet aipatu du, twitter anitzak batera kudeatu ahal izateko tresna interesgarria, orain ere euskaraz dagoela. Gero, Degaoieneko denda txikientzako erakusleiho elektronikoa izan du mintzagai, Merkatua.net hain zuzen. Eta bukatzeko, Joxek kontatu digu krisia Googlera ere iritsi dela: zenbait zerbitzu […]
Azken urteetan behin baino gehiagotan izan dugu Argentinako herri mugimenduen berri: piketeroena, langileena, herri asanbladena…. Azken hiletan, aldiz, gero eta berri gutxiago entzun ditugu, aipatu mugimendua dexente ahuldu delako. Honen arrazoiak, estatuaren eragina, indigenarren borrokak, gaurko egoera eta beste batzuk kontatu dizkugu gaurkoan Alvaro Hilario kazetariak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Saio honetan, Uek musikariaren alderdi akustikoa entzungo dugu, Fermin Muguruzaren azken disko zoragarria eta Eels bezalako talde interesgarriak. On egin! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
yes we kan esanez abiatu dugu gaurko saioa. Beltzen doinuak sintoniaren ostean, Maialen Errotaberek eztiki, Guantamera gero, munduan espetxe bat gitxiago egongo den esperantzan. Yes we can. Zaindu maite duzun hori, Kafe Antzokia. Zenbat Gara elkarteko Xabierrek etorkizun iluna margotu dugu. Kafe Antzokia itxi egingo da, baldin eta Bilboko udalak […]
Hebentik eta Uhartean antzerki taldeek datorren ostiralean, hilaren 23an, estrainatuko dute Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana, euskaraz lehen aldiz. Eskenatokian hainbat pertsonai agertuko dira, 1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan jasandako bonbardaketa oinarria dutela: Lira, Pantxo, militar bat, idazle bat eta perkusio jole batek hegazkin bonbardagileen rola beteko du. Obra egiterakoan, espazio […]
Egia al da “X” garbigarriak tomatezko orbanak kentzen dituela ur hotzeko garbiketan? Futbolari horrek benetan jaten al ditu egunero natilla horiek? Holako mila galdera egin ahal ditugu, eguneroko prentsa, irrati eta telebisteen iragarki bonbardaketaren aurrean eta honetaz hitz egin du gaurkoan Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Espainiar estatu mailan […]
Eguberri garaia bildotsaren komertzializaziorako garai ona da, baina urtarrila iristearekin batera zailagoa izaten da produktu honen salmenta. Mikel Kormenzana EHNEko kidearen ustez onartezina da momentu honetan, besteak beste Gurokela egiten ari dena: Durangoko Errialde Hiltegiak artzanei Bizkaiko Bildotsagatik kiloko 6´46 euro ordaintzen dienean, Gurokela euro bat gutxiago eskaintzen ari da. […]
