Motown disketxearen 50garren urteurrena dela eta saio berezia egin dugu. Disketxea hau Detroit hirian sortu zen eta arrakasta handia eduki zuen Ipar Ameriketan eta Britania Handian, lehen zuriz beterik zeuden pop listak artista afroamerikarrez bete zituztelarik. Badakizue Jamaika Estatu Batuetatik hurbil dagoela eta heldu ziren hara ere Motown disketxeko soinuak, […]
Behean sinatzen dugunok Bilbo Hiria irratiko kolaboratzaileak gara. Bertatik bertara emititu eta Bilbo metropolitano osoan entzun daitekeen euskarazko irrati bakarretakoa da Bilbo Hiria irratia, baina, aldi berean, pluraltasun eta irekitasun handiko komunikabidea ere bada, zalantzarik gabe. Gu geu ere bagara horren isla; irratiak bizi duen momentu latz honetan, hain zuzen […]
Lelo horrekin hasi ziren atzo Bilbon SOS Arrazakeria taldeak antolatutako Jardunaldiak. Ostegunera arte, egunero izango dute hitzaldi bat eta ondorengo eztabaida, etorkinek Hezkuntzan dituzten arazoei erantzunak emateko asmoarekin. Horietan Guillermo Gorostiza, Kepa Otero, Juan Gomez Lara eta Ondarroako Eskola Publikoa zein Mungiako Institutuak hartuko dute parte, Erlantz Garcia SOS Arrazakeria […]
PAM taldearen laugarren lana entzuteko aukera izan dugu gaurkoan. Ermuko taldearen ‘heldu…inoiz ez’ lanaren kantuak entzun ditugu Markosekin batera. Bestetik taula gainera salto egin dugu. Gluglu ekoiztetxeak ostiralean estreinatu zuen ‘Kanpaiak jo bitartean’ antzezlana. Taula gainean Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria aktoreak. Naia eta Gorkan papelak gorpuzten dituzte. Gurean izan […]
Luis Guridi EHUko irakasle eta ekonomia adituak galdera horri erantzun dio gaurkoan: krisia (krisiak hobe esanda) AEBetako finantza arlotik dator baina sektore prouktiboan duen eragina gero eta handiagoa da. Luisen ustez, pairatzen ari garena ez da soilik finantza krisia, eta irtenbideak emateko azterketa sakona egin behar da, koiunturatik haratago. Hasieran […]
Petronor enpresak (Repsol taldekoa) coke planta eraiki nahi du Muskizen, nahiz eta herriko jendea kontra egon. Horretarako fitxaje garrantzitsu batzuk burutu ditu (Josu Jon Imaz, Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”, Melchor Gil -Patxi Lopezen koinatua- etab.). Eta ohiko txantajea erabiltzen du, lanpostu asko kolokan daudela (gogoratu Lemoizko kontua), planta eraikitzeko lanpostu […]
Ia ehun urte dituen eskola horretan zenbait aldaketa izan dira ikasturte honetan, Iñaki Peña Gurasoen elkarteko bozeramaileak kontatu duenez. Gogoratu duela gutxi arte Mugika A ereduko gotorlekua zela baina pasa den urrian 20 bat ume hasi ziren D ereduan. Gurasoak pozik zeuden aukerarekin baina hasieratik erreforma batzuk eskatu dituzte eraikina […]
Pasa den ostegunean Madrilen hasitako Arco 09 izan du mintzagai Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak. Azoka horretan denetarik aurki daiteke, baina aurten ere murrizketak izan dira eta gero eta galeria gutxiago dira. Aurtengo herrialde gondidatua India da eta Hego Euskal Herritik sei galeria joan dira, Bizkaiko hiru eta […]
Gogoratu urtarrilaren amaieran gazte batek (lagun baten laguntzarekin) gurasoen etxera sartu ondoren gurasoak jipoitu eta erietxera bidali zituela. Kasua, Xabier Aierdiren ustez ez da isolatua, eta atzean dagoena aztertu du: azken 40 urteetan indibidua sortu da, tentsioez josita eta gizarte baten aldaketaren atarian gaude. Indibidualizazio prozesu honetan hainbat faktore dira, […]
1989ko otsailaren 20an espainiar estatuko 57 lagunek agerpen publikoa egin zuten eta horietariko 11 kartzelaratu zituzten. Intsumisioaren historia, aldiz, lehenago hasi zen, 70eko hamarkadan Jose Inazio Royo KEMeko (Kontzientzia Eragozpen Mugimendua) kideak kontatu digunez. Azken hamarkadetako historia aipatzeaz gain, egun Armada indarrean dagoela eta horri lotutako armagintza ere aipatu du, […]
