Amerikanoa izena duen musikarekin ibiliko gara gora eta behera saio honetan, Rafa Ruedaren azken diskoa lehenbizi, Zuhaitz okerretan gora noa, pop dotorea eta melodia ederrak egiten dakien musikaria dela erakusten digu, Markos Untzeta, aspaldi bere berri izan ez dugun arren, Zenbat Euri bezalako diskoak gogoan, bere musika entzuteko tarte bat […]
AnHitz izan da gurean. Neska euskaldun baten ahotsarekin, euskaraz mintzo den zientzia eta teknologiari buruzko errobota da Anhitz. Oso interesgarria iruditzen zitzaigun gaurko saioa, eta Igor Leturiaren laguntzagaz (Elhuyar i+g) , oso elkarrizketa interesgarria egin dugulakoan gaude. Twitter eta facebook bidez ere jarraipena izan du gaurkoak, eta alde horretatik oso […]
Aste honetan Bob Marley & The Wailers izan ditugu mintzagai. Baina ez ditugu eurek idatzitako abestiak entzun, egiten zituzten bertsioak baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer Eta Bob Marleyren ahotsak entzun ditugu, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina Simone eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik Euskal Herrira” […]
Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbo-Trans 6. Nazioarteko Zinemaldia pasa den ostiralean hasi zen Bilboko Arriagan “Ander” filmarekin, Karmele Merino Zinegoakeko zuzendari laguntzaileak gaur kontatu digunez. Aurten, iaz izan zuen publikoaren arteko arrakasta errepikatu nahi dute eta horretarako hainbat laburmetrai, luzemetrai, dokumental eta hiru sekzio berezi ikusgai dira egun hauetan, besteak beste, Bilborocken, […]
Gaur piperpolisen Willis Drumond taldearen doinuak izan ditugu entzungai. Bi urte pasatu dira Anthology lehen diskoa kaleratu zutenetik. Oraingoan taldearen izena baino ez da agertzen diskoaren azal gorrian. Bi urte hauetan ehunka kontzertu eman dituzte. Euren ibilbidea beraiken batera ezagutuko dugu, urte bi hauetan taldearen ibilbidea eta bilakaera, eskaini duten […]
“Basamortuko bizitza” leloarekin atzo (hilak 1) agertu zen (Bilboko leku batzuetan izan ezik) Nora aldizkariaren 13. zenbakia. Barruan, Bardeei hamabi orrialde eskaintzen dizkiete, basamortuko bizitza anitza agerian utziz. Honi lotuta Sustrai Colinaren “Bitakora Kahiera” aipatu behar dugu. Horietaz gain, Trebiñu, Oiartzungo Lubaki eremua edo Bilboko kode genetikoa (denda errotuluak) artikulu […]
Pasa den asteartean ohiko lekuetan gertatu zirenak. Egia da ordu gutxitan euri handia egin zuela, baina zer gertatu zen Alonsotegin? Astelehen gauean Kadaguaren egoerak ez zuen zer ikusirik asteartean zeukanarekin (Ordunteko urtegian zer edozer egin al zuten?). Getxon, berriro ere eta sei hilabetetan bigarrenez, Fadura uholdetu zen: izenak esaten digu […]
Pasa den asteartean hasi zen aipatu Foroa Brasilgo Belem do Pará hirian, igandera arte luzatuko dena. Gaurkoan, Iñaki Barcenak kontatu digunez, jendetsua eta koloretsua da giroa Belemen, baina hara heldutako ehun mila lagun baino gehiago ez dira prezeski oporretara joan. Hamar gai nagusi jorratzen ari dira egunotan, bertako bi Unibertsitateetan […]
HIRIA kolektiboan diardu Oihanek eta arkitektura eta hirigintzan lanbide gisa ere bai, beste kide batzuekin. Gure hiriak diseinatuko dituen emakumea jaio ote da? Horixe, besteak beste, buruan duen ametsetako bat, Bilbo Hiria Irratira ekarri duen komikian agertzen den emakumeak duen ametsaren antzekoa. Izan ere gizonezkoak izan dira historian zehar gure […]
Azken 8-9 urteetan, astero izan dugu Arantza Urkaregiren ahotsa gure irratian, Bilboko hainbat kontu eta gairekin. Aste honetan ez da izan, pasa den ostiralean bera eta beste zazpi lagun atxilotu zituztelako. Gure ustez atxilotu horiei leporatutako akusazio larriek ez dute inolako funtsik eta Alderdien legeak ez ditu hiritar guztien eskubide […]
