Munduko aberatsak Suitzako Davos herrian bilduta dauden bitartean, mundua desberdin ikusten duten asko Brasilgo Belem do Parán ari dira, Munduko 9. Gizarte Foroan. Xabier Aierdiren ustez argigarria da Davosi buruz egun hauetan dagoen informazio eskaxa, ezkututa dabiltzala ematen du. Bien bitartean, estatuaren papera ekonomian ia zeroraino murriztu dutenek, orain diru […]

Lelo horrekin, Askapena taldeak manifestazioa konbokatu du datorren larunbatean Bilbon, Unai Vazquez Askapenako kideak komentatu digunez. Elkartasuna herrien arteko samurtasuna dela esan zuen Che Guevarak, eta azken bolada honetan, internazionalismoa, elkartasuna eta internazionalistak kriminalizatuak eta mehatxuak izan dira munduko hainbat tokitan, hasi Kolonbian, jarraitu Israelen eta bukatu espainiar estatuan. Askapenak […]

Aipatutakoa ibaizabaltb.com helbidean ikusi eta entzuten da iazko apiriletik. Eguberrietan urte berria emateko modu bitxia aukeratu du Ibaizabalek: Bilboko zein Kubako irudiak nahastu ditu (Kubako iraultzaren 50. urteurrena izan dela gogoratuz), musika beroarekin. Bestetik, zenbait atal ditu telebista honek eta egunotan gauza batzuk ikusi ahal dira: Clash taldearen kanta bat […]

Kingston Hiria irratsaioak aro berri bat hasten du. Hori bai, nahiz eta egileak ezberdinak izan, gaia berdina izango da: jamaikar musika. Calypso, Ska, Rock Steady, Reggae, Dub, Dancehall…etab. Aro berri honi hasiera emoteko, zer hobeto Ska musika baino? PRINCE BUSTER Skaren printzea eta “asmatzailea” izan dugu mintzagai. Horretaz aparte, JOSU […]

Gaurkoan, hiru berri jorratu ditu Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio buruak. Hasteko, asteburuko denboraleak kalte material ugari sortu dituela Iparraldean esan digu eta momentu honetan 8000 bat lagunek ez dutela argindarrik. Gero, datorren ostegunean izango den epaiketaren berri ekarri digu: egun horretan frantziar estatuak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako […]

Aurten korrika hamabost ospatu behar da eta ohi den bezala aurretik korrika kulturala izango da euskal herriko txoko askotan. Hamaika ikuskizun estrenatuko dira korrika kulturalaren barnean. Ongi etorri euskaraz bizi nahi duen herrira da aurtengo leleoa. Igor Elordik kontatu dizkigu kultur biraren nondik norakoak. Korrika kanta aurkeztu dugu ere, aurten […]

Pasa den asteko ostiral eta larunbatean Bilborocken burututakoak, Topaguneak antolatuta “Euskara elkarteak, sormenez ekin” lelopean. Hauxe izan da Patxi Gaztelumendik gaurko “Bide gorritik” atalean jorratu duen gaia. Jardunaldietan euskara, elkarteak eta sormena aztertu dituzte hainbat lagunek, gizarte mugimendu, sortzaileen bilgune eta kultur sorkuntzaren eragile modura. Bertan bildutakoak pozik atera dira […]

Sarayaku herria Ekuadorreko Amazonian bizi da eta azken urteetan arazo larriak ditu hainbat petrolio-enpresekin, Martin Mantxo Ekologistak Martxan taldeko kideak azaldu duenez. Arazo bera Ekuadorren eta Hegoameriketako edo Afrikako leku batzuetan gertatzen ari da azken hamarkadetan. Gaur, honi buruzko hitzaldia eta filma izango dira Bilboko Ekoetxean eta bertan Melania Santí […]

1

Egunotan Bilbo Hiria irrratiaren webgunea eraberritzen ibili gara. Instalazioa eguneratu eta itxura berria ezartzeaz gain, Zabaldu, Aupatu, bildu.net eta bestelako markagailuetarako loturak ezarri ditugu. Creative Commons lizentzia ere ezarri dugu webgunean eta, horren ondorioz, gure edukiak kopiatzeko baimena duzue. Gure testuak eta irratsaioak zure irratian edo zure webgunean erabiltzeko libre […]